Karmen jaietako herri bazkarian parte hartzeko epea, zabalik
MARKINA-XEMEIN // Karmen jaietako herri bazkarian parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aurten uztailaren 17an izango da herri bazkaria, domekan, eta nahi duenak ekainaren 30era arte edukiko du izena emateko aukera. Betiko modura udaletxean e...
MARKINA-XEMEIN // Karmen jaietako herri bazkarian parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aurten uztailaren 17an izango da herri bazkaria, domekan, eta nahi duenak ekainaren 30era arte edukiko du izena emateko aukera. Betiko modura udaletxean eman behar da izena, eta 2 euro ordaindu behar dira pertsonako. Aurten, paellak egiteko lekuak zozkatu egingo dituzte.