Herriko mugarrietatik azken ibilbidea egin dute
Domekan egin zuten Ispasterko mugarriak ezagutzeko hirugarren eta azken ibilbidea. Ereño, Ea eta Ispasterko auzoetatik ibili ziren hamabost herritar, bi ordu inguruan. Sei mugarri zeharkatu zituzten, eta asko falta direla esan dute irudian Errotia mug...

Domekan egin zuten Ispasterko mugarriak ezagutzeko hirugarren eta azken ibilbidea. Ereño, Ea eta Ispasterko auzoetatik ibili ziren hamabost herritar, bi ordu inguruan. Sei mugarri zeharkatu zituzten, eta asko falta direla esan dute irudian Errotia mugarrian. Amaieran, hamaiketako ederra jan zuten, Ogellako mahaietan.