Giro ederrean ospatu dute Muxikeko Gazte Egune
Zazpigarren urtez, herriko ume, gazte zein nagusiak batu ziren San Roman auzoko ermitaren inguruan Muxikeko Gazte Egune ospatzeko.Goizetik paellak prestatzen ibili ziren kuadrilletan batuta, zeinek paellarik gozoena prestatu. Hamabost paella aurkeztu z...
Goizetik paellak prestatzen ibili ziren kuadrilletan batuta, zeinek paellarik gozoena prestatu. Hamabost paella aurkeztu zituzten txapelketara, eta bost zenbakiagaz, Komando Urretxindorra izan da irabazlea. Txarrenarentzat ere egon zen saria; hamabi zenbakidun paella izan da epaimahaiaren iritziz denetan eskasena.
Paellak prestatu bitartean, Baso Txoritxu herriko dantza taldearen emanaldia egin zuten. Ostean, Aldats elektrotxarangako kideen musikak girotu zuten Muxikeko Gazte Egune.
Kuadrillek prestatutako paellak bazkaldu ostean, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek girotu zuten arratsaldea. Haien bertsoak entzuten barre algara itzelak egin zituzten askok eta askok. Arratsalderako ere gustu guztietarako eskaintza prestatu zuten Erdu gazte asanbladako kideek: kuadrillen arteko olinpiadak, mus txapelketa eta umeen txokoa ere egongo ziren.
Ohitura legez, musika izan zen gaueko protagonista. E.T.S. eta Backbone taldeak igo ziren oholtzara, eta ostean, Trikizio erromeriak girotu zuen zelaia. Gero, DJ TPRen emanaldiagaz egunak argitu arte dantzan eta kantuan ibili ziren bertaratutakoak.
Aurten gazte asanbladak #MuxikekoGazteEgune traola ere jarri zuen berrikuntza gisa.