Behargintzak diruz lagunduko ditu enpresa berriak eta ekintzaileak
Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak enpresa berriak sortu gura dituzten ekintzaileentzako laguntzak bideratuko ditu. Bermeoko Udalak eta Lanbidek sinatutako hitzarmenaren bidez, ideia bat aztertu eta garatu gura duten ekintzaileentzako lagunt...
Izena ematen duten ekintzaileen artean, aukeraketa prozesu bat egingo dute. Ondoren, aukeratutakoek hiru hilabeteko aholkularitza prozesu batean parte hartuko dute. Parte hartu gura dutenek ekainaren 23a dute izena emateko azken eguna, eta Behargintzako bulegoetara jo beharko dute horretarako.
Diru laguntzak Bermeoko Udalak emango ditu, eta 1.000 eta 1.950 euro bitartekoak izango dira. Horiek jasotzerako orduan bereizketa bat dagoela aipatu dute Behargintzako arduradunek. Enpresa ideia bat garatu gura duten ekintzaileen kasuan, zenbateko osoa jasoko dute laguntza onetsi ostean.
Enpresa bat martxan jarri gura dutenek, berriz, hasiera batean laguntzaren %43,9 jasoko dute. Gainerako %56,1 Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta eman ondoren jasoko dute.