Podemoseko hautagaiak ere izan ziren Gernikan
Eduardo Maura eta Rosa Martinez Kongresurako Unidos Podemos Bizkaiko hautagaiak informazioa banatzen egon dira, Gernika-Lumoko Domingo Plazan. Alderdi moreak hauteskunde hauetarako dituen proposamenak zabaldu zituzten herritarren artean Herri Baten Irribarrea lelopean. Besteak beste, enplegua, hezkuntza, pobrezia eta ustelkeria gaiei egin zieten aipamena.