Oar-Arteta eta Lekerika nagusi, Barikuetan Jai Alai kinielan
Oar-Artetak nagusien mailan irabazi du. Lekerika II.a da gazteen mailako txapelduna. Maiatzaren 6an hasi eta barikuan amaitu zituzten kinielakEkaitz Oar-Arteta da aurtengo Jai Alai kiniela amerikarraren txapelduna, nagusien mailan. Gazteetan, berriz, U...
Oar-Artetak nagusien mailan irabazi du. Lekerika II.a da gazteen mailako txapelduna. Maiatzaren 6an hasi eta barikuan amaitu zituzten kinielak
Ekaitz Oar-Arteta da aurtengo Jai Alai kiniela amerikarraren txapelduna, nagusien mailan. Gazteetan, berriz, Urko Lekerika nagusitu da.Partaideek maiatzaren 6an ekin zioten kiniela amerikarraren lehiari, eta barikuan jokatu zuten seigarren eta azken jardunaldia.
Nagusien eta gazteen mailakaz batera, umeek ere jokatu dute aurten, baina, horiek ez dute txapelketa lehiatu.
Maiatzaren hasieratik ekainaren bigarren barikura bitartean, sei kiniela jokatu dituzte guztira. Sei horietatik bost irabazi ditu Lekerikak, eta beste batean laugarren sailkatu zenlehen jardunaldian.
Oar-Artetak, berriz, hiru kiniela irabazi ditu, beste batean bigarren geratu zen, eta besteetan hirugarren eta bosgarren sailkatu zen.
Nagusien mailan, Gorka Ubilla geratu da Oar-Artetaren atzetik. Roke Alberdi hirugarren sailkatu da, eta Asier Bidaburuk laugarren amaitu du kiniela amerikarraren txapelketa.
Bestalde, gazteetan, Gorka Learreta eta Ibon Urrutxua sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Gernika Jai Alai Eskolako kideek Lekerikak txapelketa osoan zehar erakutsi duen maila nabarmendu dute: «Merezitako garaipena lortu du, eta maila bat gora lehiatzeko lekua baduela erakutsi du. Etorkizun hurbilean zeresana emango duen puntista da».
Halaber, kiniela amerikarraren antolatzaileen berbetan, Oar Artetak ere txapelketa bikaina burutu du, eta kinieletako «erregularrena» izan da.