Lore azokak hasiera eman dio lore lehiaketari
Lorez bete zen zapatuan Bermeoko Goiko Plaza lehenengoz egin duten lore azokarekin. Horrela, hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako lore lehiaketari. Lore lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek han eduki zuten ideiak hartzeko ...

Lorez bete zen zapatuan Bermeoko Goiko Plaza lehenengoz egin duten lore azokarekin. Horrela, hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako lore lehiaketari. Lore lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek han eduki zuten ideiak hartzeko aukera. Orain, hilaren 28ra arte denbora izango dute etxebizitzak apaintzeko. Umeentzako gunea ere ipini zuten azokan.