Bi tona zabor atera dituzte hondotik
Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako 50 bat urpekarik Mutrikuko portuko itsas hondoa garbitu zuten zapatuan. Kantauri Garbia kolektiboak eta Intzirri Alkolea elkarteak antolatutako ekintzarekin, herritarrak itsasoak duen garrantziaz kontzientzia...

Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako 50 bat urpekarik Mutrikuko portuko itsas hondoa garbitu zuten zapatuan. Kantauri Garbia kolektiboak eta Intzirri Alkolea elkarteak antolatutako ekintzarekin, herritarrak itsasoak duen garrantziaz kontzientzia hartzera bultzatu nahi izan dituzte. «Itsasoa ez da zabortegi bat, zaindu behar dugun lekua baino». Urpekariek askotariko zaborra atera zuten.