Alberdi eta Bereziartua berriatuarrek irabazi dute Euskal Asteako txapela
Alberdik eta Bereziartuak 30-25 irabazi diote Kosme eta Del Riori. Gazte mailan, mutiletan, Manzisidorrek eta Bereziartuak eraman dute txapela, eta nesketan Nahia Calvok eta Izaro ArbekDurangon jokatu den Euskal Astea torneoko txapela lortu dute Berria...
Alberdik eta Bereziartuak 30-25 irabazi diote Kosme eta Del Riori. Gazte mailan, mutiletan, Manzisidorrek eta Bereziartuak eraman dute txapela, eta nesketan Nahia Calvok eta Izaro Arbek
Durangon jokatu den Euskal Astea torneoko txapela lortu dute Berriatuko Antxon Alberdik eta Txomin Bereziartuak. Berriatuarrek 30-25 irabazi zioten Kosme eta Del Riok osatutako bikoteari. Euskal Asteako finala, hain zuzen ere, Xistera Zirkuituaren barruan jokatu den lehen finala izan da.Emozio handiko final estua jokatu zuten nagusi mailako finalistek Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Berriatuarrek indartsu hasi zuten norgehiagoka, baina partidaren azkenera, Kosme eta Del Rio «suspertu», eta irabazleek txapela lortzeko «biziki sufritu» behar izan zuten.
Gazte mailan, mutiletan, berriz, Mutrikuko Aitor Manzisidorrek eta Berriatuako Txomin Bereziartuak lortu zuten txapela. 25-11 irabazi zioten Berriatuko Unax Vidali eta Mutrikuko Xabier Arrizabalagari.
Irabazleek hasieratik erritmo bizia jarri zioten jokoari, eta piloteoa menderatuz, norgehiagoka euren alde bideratu zuten. Bereziartuak, hala, bi txapel lortu zituen. Izan ere, Edu Susoren azken orduko baja eta gero, berriatuarrak hartu zuen haren lekukoa kantxan.
Azkenik, gazte mailako nesken partida Nahia Calvo berriatuarrak eta Izaro Arbe markina-xemeindarrak 15-8 irabazi zioten Eneritz Lizardi eta Jane Arreitunandia mutrikuarrei.
Neskek partida nahiko berdinduta hasi bazuten ere, Calvok eta Arbe, gutxinaka markagailuan ihes egitea lortu zuten.
Akordiorik barik
Bestalde, Markina-Xemein eta Mutriku Jai Alai World Tour-eko egoitza izateko ez dagoela akordiorik nabarmendu du Xisterak. Jai Alai World Tour-aren aurkezpenean, Markina-Xemein, Lekeitio, Mutriku, Gernika-Lumo, Hondarribia eta Donostia Jai Alai World Tour-eko egoitza izango zirela iragarri zuten, baina Xisteraren arabera Markina-Xemeingo Mutrikuko udalek eta klubek ez dutela horren berririk eduki.
Uztailaren 8an hasiko da hirugarren Jai Alai Tour-a. Punta-puntako hamasei pilotari aterako ditu kantxara norgehiagokak. Goikoetxea handiarekin batera, lehian ariko dira Beaskoetxea, Egiguren, Ormaetxea, Erik, Enbil eta beste hainbat goi mailako pilotari. Lea-Artibaiko pilotariak ere ariko dira JAWT-aren lehian: Ibai Erkiaga lekeitiarra, Erik Mendizabal mutrikuarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra.