Sexologiari buruzko hitzaldia, martitzenean, Aulestin
Zelan jokatu seme-alaben hasierako sexualitatearekin izenburua daukan hitzaldia eskainiko dute martitzenean, 17:00etan, Aulestiko udaletxeko musika gelan.Zehatz esateko, 0-6 adin tarteko haurrak dauzkaten gurasoei eta horien hezitzaileei zuzendutako hi...
Zehatz esateko, 0-6 adin tarteko haurrak dauzkaten gurasoei eta horien hezitzaileei zuzendutako hitzaldia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Dena dela, gainontzeko herritarrak ere gonbidatuta daudela esan dute.
Hizlaria Xabier Iturbe sexologo eta pedagogian doktorea izango da. Parte hartzaileek galderak egiteko aukera edukiko dute.