Hemezortzi urte joan dira Bakearen Museoa zabaldu zutenetik, eta
urteurren horri begira, 2016ko
bigarren mintegia egingo dute ekainaren 16an, eguena.
Memoriarako Artea izango du izenburu, eta egungo praktika artistikoek diskurtsoa eta ekintza sortzeko tresna gisa duten gaitasuna azalerazi gura dute, memoria historikoa berreskuratzeari begira.
Apirilean egin zuten ‘Memoriaren memoria eza’ mintegia
Ismael Manterola, Juanjo Novella, Josu Rekalde, Oihane Iraguen, Amaia Molinet, Juan Arturo/Fito Rodríguez, Pablo Orduñez, Miriam Isasi, Jesus J.Alonso Carballés, Camilo Torres, Eduerne G. Ibañez, Oier Gil eta Josu Zubiaur aditu eta artisten presentzia izango duen mintegiak. Parte hartzea doanekoa izango da, eta izena eman gura duenak online egin beharko du, helbide honetan: http://goo.gl/forms/3kHAMWfzSUzufMEV2