Masaje bereziak, orokorrak eta beste zerbitzu asko eta asko, bertatik bertara
Hain garrantzitsua den osasuna zaintzeko aukera daukazue Estitxu masajeak eta osteopatia zentro berrian. Bertan, batez ere, ondoko eskaintza egongo da:Masaje orokorrak: pertsona batzuek giharrak gogortzeko joera dute. Eta noizbehinka askatzeko beharra ...
Masaje orokorrak: pertsona batzuek giharrak gogortzeko joera dute. Eta noizbehinka askatzeko beharra izaten dute. Horientzako eta lesio konkretuak (tendinitisak, lunbalgiak, buruko minak….) dituztenentzako masajeak dira.
Masaje orokorretan, eskuekin lantzeaz gain, pertsonaren beharrizanak kontuan edukita, beste teknika batzuk ere erabil daitezke, laguntzeko. Horietako bat da osteopatia, gure estruktura, hau da, gure hezurrak behar diren bezala ipintzea.
R200 deitzen den makina bat ere badut, lesioetan egon daitekeen handitasuna azkarrago jaisten laguntzeko, eta giharrak askatzen joateko.
Akupuntura ere, masajeari lagunduz, tendinitisak, lunbagoak… hobetzeko erabili daiteke.
Zerbitzu bereziak
Masaje orokorrez gain, masaje bereziak edo erritualak ere egingo ditut. Eguneroko estres horretatik irten eta erlaxatzeko modukoak. Zeure buruari edo pertsona berezi horri oparitzeko egokiak dira hauek!!!
Bestalde, haurdunaldiaren aurretik eta ostean oso garrantzitsua den zoru pelbikoa baloratzeko aukera egongo da irailetik aurrera, eta hobetu beharra izanez gero, hipopresiboak egitekoa ere bai.
Norbere burua zaindu eta ondo sentitu nahi duenak, luzaketak eta pilatesa ere egin ahalko ditu. Animatu zaitez!!!
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.