Markinako 39. Esku Pilota Txapelketaren finalak, domekan
Asteburu garrantzitsua dauka aurretik Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak. Alde batetik, Markinako 39. Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute etzi, herriko frontoi txikian, eta bestetik, Bizkaiko 47. Herriarteko Esku Pilota Txapelketaren finalaurrekoeta...
Maiatzaren erdian hasi zuen herriarteko txapelketa Markina-Xemeingo taldeak, eta Gernikako taldeari final erdietan irabazi ondoren, finalaurreetara ailegatu dira. Joaneko partida izango du lehenengo, Markina-Xemeinen bertan, eta datorren astean itzuliko partida jokatuko dute Zornotzan.
16:30ean hasiko da lehia kadeteen partidagaz, eta ondoren, gazteak eta nagusiak aterako dira Markina-Xemeingo pilotaleku nagusiko kantxara. Aurrera egiteko indartsu dago taldea, baina herritarren animoak ere eskertuko dituzte finalaren aurreko azken txanpari aurre egiteko. «Berriro ere etxeko taldea maila gorenera iristear dago, eta horretarako herritarren laguntza eskatzen dugu. Ia frontoia betetzen dugun».
Markinako txapelketa
Bestalde, apirilaren lehen astean hasita, jokoan egon da Markina-Xemeingo 39. Esku Pilota Txapelketa. Domeka goizeetan jokatu dituzte partidak batez ere, baina barikuren batean ere egon dira frontoi txikian. 7 urteko pilotarietatik hasi eta nagusiak arte parte hartu dute herriko txapelketan, eta etzi erabakiko dira irabazleak, 10:00etatik aurrera jokatuko diren partidetan.