Markina-Xemeingo Karmen jaietako txosnagunea kanta eta guzti dator
Ekimen berriak prestatu ditu Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako. Ma eta Xe txosnetako pertsonaiek aurkeztu dute egitaraua. Barra bakarra eta karpa egongo dira, iazko moduanKanta bat eta guzti edukiko du aurten, Markina-Xemeingo Karmen jaietako txosn...
Ekimen berriak prestatu ditu Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako. Ma eta Xe txosnetako pertsonaiek aurkeztu dute egitaraua. Barra bakarra eta karpa egongo dira, iazko moduan
Kanta bat eta guzti edukiko du aurten, Markina-Xemeingo Karmen jaietako txosnaguneak. Ma eta Xe txosnetako pertsonaiek aurkeztu zuten kanta, 2016ko jaietako txosnaguneko egitarauaren aurkezpen ekitaldian. Gainera, kantaren koreografia ikasteko aukera egongo dela aurreratu zuten.Txosna Batzordearen filosofiari jarraituz antolatutako egitaraua izango da aurtengoa: herritik herritarrentzako egindakoa. Logotipo berria ere badauka batzordeak, jaia, musika, aldarrikapena eta zabalkundea irudikatzen dituena.
Zazpi taldek osatzen dute Markina-Xemeingo Txosna Batzordea: Xemein Astialdi Taldeak, Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak, Sortuk, Bagaittun emakume taldeak, Ernaik, EUP irratiak eta Euskal preso eta iheslarien lagunek; eta guztiak batzen dituen baloreekin egiten dute lan.
Berritasunekin
Iazko egitura bera edukiko du txosnaguneak: karpa, barra bakarra eta jantokia egongo dira. Egitaraua, bestalde, sei egunetan luzatuko da: uztailaren 13tik 18ra. Denetarik egongo da, gainera; musika, jolasak, tailerrak, bai eta urteroko afaria ere.
Uztailaren 13an hasiko dira txosnagunean jaiak girotzen. Betiko ekimenez gain, berriak ere prest dituzte aurten. Horrela, lehen egunean, esate baterako, azken urteetan egiten den asto pekotzaren zozketagaz gain, plastikozko motor txikien lasterketa egingo da, estreinako.
Berritasunen artean daude bai eta ere, lagun taldeen arteko bertso idatzien desafioa edota dantza txapelketa xelebrea, besteak beste.