Lekeitioko XXXVIII. Ikurrina lehiatuko du Busturialdeak, domekan
Emakumezkoen Lekeitioko VI Ikurrina eta Gizonezkoen Lekeitioko XXXVIII. Ikurrina izango dira jokoan, 11:00etatik aurrera.
Gizonezkoetan arraun talde askok parte hartuko dutenez, batzuek erlojupekoa lehiatuko dute, eta beste batzuek, estropada.
Guztira, gizonezkoen 24 talde egongo dira. Horietatik hamabi hauek ariko dira erlojupekoan: Busturialdea, Getxo, Lutxana, Santurtzi, Zumaia B, Kaiku B, Donostiarra B, Oiartzungo Itsas, Arkote, Hondarribia B, San Pedro B eta Orio B.
Halaber, beste hamabi taldek lehiatuko dute estropada. Lehen txandan Deustu, Isuntza, Donostiarra A eta Zarautz aterako dira. Bigarren txanda Portugaletek, Zumaia Ak, Getariak eta Ondarroak osatuko dute. Hirugarren txandan Hondarribia A, Orio A, San Juan eta Zierbena egongo dira.
Bestalde, Hernani, Hondarribia, Hibaika, Getaria-Zarautz eta Arraun Lagunak lehiatuko dira nesketan.