Ibon Goieaskoetxea Fleurytik Valencera lekualdatu dute
Frantziako Fleury espetxean zegoen Ibon Goieaskoetxea euskal preso busturiarra Valenceko kartzelara lekualdatu dutela jakinarazi du Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak. Hain zuzen, espetxe horretara eraman behar zu...
Valenceko (Frantzia) espetxean euskal preso politikorik ez zegoelako hasi zuen protesta Zobaranek. Etxeratek jakitera eman duenez, orain Ibon Goieaskoetxea eraman dute Valencera, baina Zobaran Lyonen dago oraindik. Beraz, esan dute Goieaskoetxea dela gaur egun Valenceko espetxean atxikita duten euskal preso politiko bakarra.
14 urteko zigorra Frantzian
Goieaskoetxea 2010. urtean atxilotu zuten, Frantzian. 2015ean, haren kontrako zigor denak bat egiteko erabakia hartu zuen auzitegiak. Hala, hamalau urteko zigorra dauka Frantzian.