Barikuetan Jai Alairen azken jardunaldia jokatuko dute gaur
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarraren azken jardunaldia lehiatuko dute gaur. 18:00etan umeen kinielagaz hasiko da saioa. Ostean, 19:00etan hasiko da gazteen lehia, eta azkenik, 20:00ak aldera kantxaratuko dira nagusiak.Amaieran, sari banaketa ekita...
Amaieran, sari banaketa ekitaldia egingo dute, eta horregaz batera, Eusko Label produktuen otzara zozkatuko dute.
Gernika Jai Alai Eskolaren txapelketan gazteen kategoriako irabazlea dagoeneko erabakita dago. Urko Lekerika II.a puntistak batu ditu puntu gehien. Izan ere, orain arte lehiatutako bost jardunaldietatik lautan nagusitu da, eta beste inork ezin du hori berdindu.
Bestalde, senior kategorian «emozioz beteriko» kiniela aurreikusten dute antolatzaileek. Ubilla, Roke eta Oar-Arteta dira faboritoak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, txapelketa oso ondo doa, eta emozioa «gori-gorian» egongo da azken jardunaldi horretan: «Norgehiagoka berezibikoa izango da; irabazlea eta gainerako podiumeko postuak jokoan egongo dira».
Halaber, aurten, estreinako, umeek parte hartzea haientzat zein txapelketarentzat onuragarria izan dela uste dute.
Hilaren 3an bosgarren kiniela jokatu zuten. Gazteetan Lekerika II eta Danel nagusitu ziren; Lezamiz eta Libano bigarren sailkatu ziren, eta Unda eta Gorka izan ziren hirugarrenak.
Bestalde, senior kategorian Rokek eta Ubillak eskuratu zuten garaipena. 17 puntugaz, Bidaburu eta Oar-Arteta geratu ziren bigarren, eta sei puntu gutxiago lortu zituzten Barandika eta Onaindia hirugarrenek.