Arantza Zulueta aske uzteko eskaera ukatu du Auzitegi Nazionalak
Arantza Zuluetaren defentsak aske geratzeko helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta epaileak ukatu egin dio. Komunikabideek jakitera eman dutenez, Jose Ricardo De Prada epaileak «ihes egiteko arriskua» argudiatu eta boto partikularr...
Horrez gain, leporatzen dioten delituaren larritasuna ere aipatu du epaileak. Hala, berretsi egin dute Zuluetak kartzelan jarraitu beharko duela. «Eskaerak ez ditu biltzen baldintzapean aske uzteko baldintza bereziak».
Puerto Santa Maria kartzelan (Cadiz, Espainia) dute Zulueta, isolatuta. Haren ingurukoek behin eta berriro salatu dute Zuluetak bi urte eta erdi daramatzala isolamenduan.
Beste alde batetik, EH bilduk Zuluetak Legebiltzarrean deklaratzea eskatu zuen maiatza amaieran, «jasaten ari den bidegabekeriaren berri emateko».