XX. mendeko musikagaz dantzatzeko aukera izango dute bermeotarrek bihar;
90eko hamarkadako musikagaz, hain zuzen ere. 90’s party jaialdia hartuko du Bermeoko
Kafe Antzokiak bihar gauean.
2013an egin zuten jaialdi hori lehenengoz, eta bihar egingo dute bigarrenez. «2013an egin genuenean abenduan egin genuen, eta Durangoko azokaren data beretsuetan. Oraingoan uda partera antolatzea erabaki dugu, ea jende gehiago animatzen den», dio jaialdiaren antolatzaile Iñigo Atxak. 80’s Party ere antolatu izan dute, eta jendearen gustukoa izan dela aipatu du Atxak. 90eko hamarkadakoa bigarrenez antolatuta, jendeak interes bera duen jakiteko modu bat dela aitortu du.
90ko hamarkadako jaialdia
Garai hartako
bertsioak joko ditu Madrileko (Espainia)
Alambike taldeak; «denetik joko dute, estilo eta jatorri ezberdineko bertsioak». Ostean,
Dc Data izango da eszenarioan, musika jartzen. Rock, metal, pop, elektronikoa..
Estilo askotako abestiekin dantza egiteko aukera izango dute bihar bermeotarrek.
Sarerrak aldez aurretik eros daitezke Kafe Antzokian eta Luma liburudendan –gaur arratsaldera arte–, 5 euroan. Bihar, Kafe Antzokiko takillan ere salgai ipiniko dituzte sarrerak, 6 euroan. 90’s party-a 22:00etan hasiko da.
Antolatzaileek
mozorrotuta joateko eskatu dute.