Ziortza-Bolibarko Udalak informazio bilera bat egingo du
Herritarrak ahalik eta informatuen egoteko helburuagaz, informazio bilera bat prestatu du Ziortza-Bolibarko Udalak zapaturako.Udaletxeko batzar aretoan jarri dute ordua, 11:00etan, eta udal gobernuak gonbidapena luzatu die herritar guztiei bileran part...
Udaletxeko batzar aretoan jarri dute ordua, 11:00etan, eta udal gobernuak gonbidapena luzatu die herritar guztiei bileran parte har dezaten.
Udaleko ordezkariek bi aztergai landuko dituzte herritarrekin batera. Batetik, Eraikinen Inspekzio Teknikoaren (ITE) inguruan ariko dira berbetan. Eta beste alde batetik, Ondasun Mugiezinen Gaineko Zerga (IBI) izango dute hizpide.
Gai horiekin batera, Hiri eta Landa Ondasunen katastroaren inguruan ere ariko dira. Izan ere, Hiri zein Landa Ondasunen katastro balioak eguneratu egingo dituzte, eta 2017ko urtarrilean jarriko dira indarrean.
Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateak azaldu duenez, «hurbiltasuna» bilatu nahi izan dute informazio bileragaz; herritarrek informazioa hurbiletik jasotzea. Herritarrek gai orokor horiei buruzko informazio zehatza ondo jasotzeko egingo dute batzarra, horrenbestez: «Udaleko arkitektoaren eskutik, aldaketa orokor horien berri emango diegu herritarrei. Izan ere, askotan telebistan edo egunkarian entzun eta irakurtzen dituzte albisteak, baina ez dituzte ondo ulertzen. Beraz, aldaketa horiek zertan eragingo diguten azalduko diegu»