Erradoi eta buruhandien II. Topaketa Mutrikuko kaleak alaitzera dator etzi
Mutrikuko Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera Bergarako eta Usurbilgo konpartsetakoak ibiliko dira kalez kale. Herriko hiru tokitatik aldi berean irtengo dute konpartsekErraldoi eta buruhandien konpartsak antolatuta, Erraldoien eta buruhandi...
Mutrikuko Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera Bergarako eta Usurbilgo konpartsetakoak ibiliko dira kalez kale. Herriko hiru tokitatik aldi berean irtengo dute konpartsek
Erraldoi eta buruhandien konpartsak antolatuta, Erraldoien eta buruhandien II. Topaketa egingo dute etzi, Mutrikun. Herriko konpartsarekin batera, Bergarako eta Usurbilgo konpartsetako kideak etorriko dira herriko txokoak alaitu eta kolorez janztera.Lehen topaketa orain bi urte egin zuten, eta orain, esperientzia errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. «Duela bi urte Herrialde Katalanetako lagunak zetozela aprobetxatuta, topaketa bat egitea erabaki genuen, eta orain, herrian egon zen giroa ikusita, topaketa berriro egitea erabaki dugu».
11:30ean jarri dute zapatuko lehen ordua. Herriko hiru tokitatik aldi berean irtengo dute hiru konpartsek. Mutrikuko konpartsako Urtzi, Mari, Sorgina eta Aker erraldoiek eta Txotxolo, Oker, Alper eta Txoro buruhandiek Komendu aurretik irtengo dute herriko txistulariekin batera. Usurbilgo taldeko kideak, aldiz, Samikollatik aterako dira trikitilariekin batera, eta Bergarakoek dultzaineroekin irtengo dute Entzus inguruetatik.
Hiru konpartsak kalerik kale ibili eta gero, Goiko Plazan elkartu, eta Beheko Plazarantz joango dira kalejiran.
Bat bestearen atzetik
Antolatzaileek iragarri dutenez, taldeka banatuta irtengo dute. Irtetzen lehenak mutrikuarrak izango dira, eta haien atzetik, hurrenez hurren, Usurbilgoek eta Bergarakoek irtengo dute. «Herriko ikastetxeetako LH5 eta 6ko 16 bat ikasle zapantzar jantziak egiten aritu dira, eta horiek ere gurekin batera aterako dira, kalejira irekitzen. Konpartsa batetik besterako irteeran bi bat minutuko tartea utzita ateratzeko asmoa dugu, talde bakoitzak daraman musika beste taldekoenarekin ez nahasteko gehienbat».
Beheko Plazara iritsi eta han giraka erraldoien gonak astitzen ibili eta gero, berriro Goiko Plazara joango dira kalejiran. Hantxe amaituko dituzte eguerdiko ekimenak. Arratsaldean beste kalejira bat egiteko asmoa dute. 18:00etan, Goiko Plazatik hasita, Beheko Plazarantz joango dira.