Kepa Arrizabalagak Athleticen jokatuko du denboraldi-aurrea
Atezain ondarrutarra Valverderen esanetan ariko da, uztailaren 11tik aurrera. Talde zuri-gorriak ez du kanpoan egonaldirik egingo denboraldi-aurreanTalde zuri-gorriak jakitera eman duenez, Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak Athleticeko lehen talde...
Atezain ondarrutarra Valverderen esanetan ariko da, uztailaren 11tik aurrera. Talde zuri-gorriak ez du kanpoan egonaldirik egingo denboraldi-aurrean
Talde zuri-gorriak jakitera eman duenez, Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak Athleticeko lehen taldeagaz jokatuko du denboraldi-aurrea. Ez da lehen mailako taldeagaz ariko den lehen aldia. Aurretik ere beste hainbat denboraldi-aurre ere prestatzen aritu da (2013koa, esaterako), eta jokatu egin ez badu ere, Bilboko talde nagusiagaz ere bidaiatu izan du.Taldea uztailaren 11n hasiko da 2016-2017 denboraldia prestatzen, eta Gorka Iraizoz eta Iago Herrerin atezainekin batera, Valverderen esanetara ariko da Arrizabalaga. Athleticek gaineratu duenez, aurten denboraldi-aurreko prestaketa guztiak Lezamako kirol instalazioetan egingo dituzte; hau da, ez dute kanpoan egonaldirik egitea aurreikusten. «Taldeak lagunarteko partidak jokatzeko bidaiak egingo ditu soilik».
Azken bi denboraldietan Arrizabalagak lagata jokatu du kanpoko bi taldetan. Bukatu berri den denboraldia 40 partida jokatu ditu titular modura bigarren mailako Real Valladoliden, eta aurreko denboraldiaren erdia, ostera, maila bereko Sociedad Deportiva Ponferradinan aritu zen; 20 partida jokatu zituen.
Harrobiko lehoia
Gaztetatik Athletic taldearen harrobian prestatu da Arrizabalaga, eta maila guztietako kategorietan egondakoa da (alebin, txiki, kadete eta gazte). 2011-2012 denboraldian, 17 urtegaz, Athleticen bigarren taldera jauzi egin zuen (Baskonia), eta hurrengo denboraldian Bilbao Athleticera igo zen.
Naziortean ere ibili izan da, Espainiako selekzioagaz, 17, 19, 20 eta 21 urtez azpikoetan. 19 urtez azpikoetan, esate baterako, Europako Txapelketa irabazi zuen 2012. urtean.