Bizkaiko txapelketagaz nahikoa ez, eta Euskadikoa ere etxera ekarri dute Xixiliko gimnastek. Kadete A taldea izan da Euskadiko txapelduna joan den asteburuan jokatutako kanporaketan.

Xixiliko kadeteak, Euskadiko txaapeldunak
Hain zuzen ere, Durangoko Landako kioldegian egin zuten Euskadiko Gimnasia Erritmikako Txapelketa, eta Gernika-Lumoko boskoteak saio bikaina egin zuen, podiumaren gorenera igoz eta garaikurra eskuratuz.
Santanape kiroldegian entrenatzen duten Mirari Cabanillas, Arantzazu Hormaetxea, Jasone Retolaza, Irati Gerrikagoitia eta Maria Goikoetxea boskotea izan da Euskadiko onena bere kategorian, eta lortutakoagaz pozik dira bai atletak eta baita Xixili Gimnasia Taldekoak ere.
Gernika-Lumon ez ezik, Bermeon ere entrenatzen dute Xixilikoek, horrela, bi herrietako kirolariak batuz taldera. Azken urteetan egindako lana eta lortutako emaitzak kontuan hartuta, Xixilik gazteekin egiten duen lana goraipatzeko modukoa dela adierazi dute.