Meaberi babesa adierazi diete herritarrek, elkarretaratzea eginez
Tetxu Meabe lekeitiarrak eguaztenean Gernika-Lumoko epaitegian deklaratu behar duela eta, 153 herritarrek babesa erakusteko elkarretaratzea egin zuten zapatuan, Lekeition.Meabe Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldiaren harira deklaratzera deitu du Esp...
Meabe Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldiaren harira deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta bideokonferentzia bidez egingo du.
10:00etan dauka hitzordua, eta berari elkartasuna erakusteko herrikideek elkarretaratzea egingo dute 09:30ean, epaitegi aurrean.