Lanbide Ekimenek eta Lanbidek enpresen sorkuntza sustatu gura dute
13.000 euroko diru laguntza bideratu dute, Gernika-Lumon enpresen sorkuntza bultzatzeko. Lanbide Ekimena Zentroak eta Lanbidek akordioa sinatu dute, negozio berri bat sortu gura dutenei aholkularitza emateko.
Diru laguntza hori jaso nahi dutenek, INEMen altan emandakoak edo profesionalak izan beharko dira, eta hautaketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Gernika-Lumoko Alhondiga kalean dagoen Lanbide Ekimen Zentroan emango zaien inprimakia bete eta aurkeztu beharko dute, ekainaren 24a baino lehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Lanbide Ekimenak zentroarekin harremanetan jar daiteke, 94-625 57 58 telefono zenbakira deituz, edo enpresa@lanbide-ekimenak.com helbide elektronikora mezua bidaliz.