Gaur egin dute
Eskolarteko Bertso Topaketa Gernika-Lumon. Hainbat umek hartu dute parte, eta bertsotan zein abesten duten trebetasuna erakutsi dute.
LH 6. mailako eta Bapateko Bertso Taldea osatzen duten DBHko ikasleek bete egin dute Lizeo Antzokia, eta ordu eta erdiko saioa labur egin zaie askori. Izan ere, giro aparta egon da gaurko saioan, eta haurrek primeran pasatu dute.

Ander Elortegi eta Eneko Arrate izan dira Bertso Topaketa honen aurkezleak
Ander Elortegi eta Eneko Arrate bertsolarien gidaritzapean egin dute saioa, eta ezohikoa den formatua izan du: haurrek asmakizunak, antzerkia, ipuina, kantaldia eta jolasak egin dituzte; beti ere, bertsotan. “Saio entretenigarria egitea zen helburua”, azaldu du Elortegik. Lorea Zulaika abeslaria ere bertan egon da, haurrekin batera abestiak kantatuz, eta Mikel Retolaza eta Asier Galarza bertsolariek ere parte hartu dute dute, Bapateko Bertso Taldekoek (BBT) jarritako gaiekin bertsoak eginez. BBTkoek ere bertso erakustaldia egin dute; horien kasuan, baina, bideo bidez kontatu dituzte istorioak.
Gu ere bertsotan ekimenaren barruan kokatu da gaurko topaketa, eta
Bermeon ere egin zen, aurreko astean. Euskal Herriko beste hainbat herritan ere egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ekimen horren helburua
gaztetxoak bertsolaritza mundura erakartzea da, ondo pasatu daitekeela erakusteko eta bertso eskoletara joatera animatzeko.