Generoa eta identitatea lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte Sareginek
Sareginek Bermioko Feministen Sariek generoa eta identitatea lantzeko jardunaldiak antolatu ditu, Generoaren inkognitak X-Y baino gehiago izenburupean.
Besteak beste, bi hitzaldi eta film emanaldi bat antolatu dituzte hiru egunetan egiteko. Lehenengo jardunaldia biharko antolatu dute. 19:30ean ipini dute hitzordua Kabidxe gune sozialean. Ana Balles sexologoak sexu-identitateaz hausnartuz, dibertsitatea bultzatu hitzaldia eskainiko du, hain zuzen.
Barikuan [ekainak 10], berriz, ordu eta leku berean, Transamerica filma ikusteko aukera eskainiko dute. Ondoren, eztabaidarako tartea zabalduko dutela adierazi dute antolatzaileek.
Hirugarren jardunaldia datorren astean egingo dute, ekainaren 17an, barikuan, hain zuzen ere. 19:30ean, Kabidxen, transexual feminista baten historia ezagutzeko aukera izangu dute bertaratutako guztiek.