Gautegiz Arteagako abesbatzak kontzertua emango du zapatuan
Ikasturte amaierako kontzertua emango du, Andra Mari elizan. Hilaren 11n izango da, 20:00etan hasita. Miren Zubieta zuzendariaren gidaritzapean abestuko dute, eta Munduko abestiak izango da kontzertuaren errepertorioa definituko duen gaia. Hala, besteak beste, Japonia, Israel eta Frantziako abestiak kantatuko dituzte arteagarrek. Horrez gain, Euskal Herriko abesti tradizionalak ere entzun ahal izango dira kontzertuan; Aldapeko, Lau teilatu eta Goizian argi hastian, kasurako.
Konztertuan lagun izango dute EDorta Unamuno trikitixarekin, Marta Diaz pianoarekin eta Isa Omagogeaskoa eta Aritz Gomez klarinetearekin. Mari Cruz Berrojaetxebarria izango da bakarlaria.