Bihar da Euskeraz Olgetan kanpainan izena emateko azken eguna
Aurten ere, Busturiko Udalak Euskeraz Olgetan kanpaina antolatu du udarako. Parte hartu gura duten horiek bihar izango dute izena emateko azken eguna; Altamira auzoko Kultur Etxera hurbilduta eman daiteke izena (09:00-11:30/16:00-20:30), edo 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta.
Ekainaren 28tik uztailaren 28ra arteko kanpaina izango da aurtengoa, goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara. Euskaraz Olgetan kanpaina, 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako udalekuak dira