Gernika Rugby taldeak Urbietan jokatuko du mailari eusteko kanporaketaren bueltako partida, domeka eguerdian. Taldea animatu, eta hitzordu garrantzitsu horretarako giroa berotzeko bideoa sortu dute.
Bertan, eskualdeko aurpegi ezagun asko agertzen dira Ni be basurdie naz esaten. Arraunlariak, puntistak, moto zein auto gidariak, saskibaloi jokalariak, txirrindulariak, futbolariak, zestalariak, politikariak, musikariak, bertsolariak, boxeolariak, suhiltzaileak… Askotariko herritarren babesa dute basurdeek.
7-35 joanekoan
Domekan Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu zuten mailari eusteko kanporaketaren joaneko partida, eta talde gernikarra 7-35 nagusitu zen CAU Rugby Valenciaren kontra. Beraz, kanporaketa ondo bideratuta dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.