Athleticek Emakumezkoen liga irabazi ostean, gabarra atera ala ez eztabaida piztu da zenbait bizkaitarren artean.
Gabarrarik ez dute Ean, baina, nesken lorpena ospatzeko uretara atera ziren zenbait herritar atzo arratsaldean. Hiru ontzitan ume zein nagusiek Athletic-eko nesken bosgarren liga garaipena ospatu zuten.