Andra Mariko triforioa bisitatu ahal izango da, irailera bitartean
Irailaren 9a bitartean, herritarrek eta turistek Gernikako Andra Mari elizako triforioa bisitatzeko aukera izango dute. Aisialdirako proposamen berria egin nahi du horrela Gernika-Lumoko Turismo sailak. Bisita doakoa izango da.
Gernika-Lumoko eliza gotikoak 12 metroko altuera duen triforioa du, eta, horren bitartez, bisitariek Gernikak eta Lumok elkarrekin izan zituzten istiluen berri izango dute.
Astelehenetik barikura bisitatu daiteke, 16:30etik 18:30era.