Alex Hormaetxea aurrelari bermeotarrak
hasiera bikaina eman dio Floridako Fort Pierce Jai Alai frontoiko zesta-denboraldiari. Ekainaren hasieratik hilaren 26ra arte frontoi horretan jokatuko dute pilotariek, eta,
orain artean, Hormaetxea da onena. Bermeotarrarekin batera ari da Ibai Erkiaga “Erkiaga II” atzelari lekeitiarra. Hain zuzen ere, sailkapenean bigarren lekuan dago Erkiaga II (Miamin jokatzen duen Jose Erkiagaren anaia).

Hormaetxea Fort Piercen. ARGAZKIA: Bo Chambers
Buruz buruko kinielak jokatzen dituzte Fort Piercen;
17 garaipen lortu ditu orain arte Hormaetxeak, eta 16 Erkiaga II-ak. Sailkapenean hirugarren dagp Aitor Hernáez “Leo” gasteiztarra.
Gainerako pelotariak estatubatuarrak eta mexikarrak dira: Rastock, Lugo, Gorka, Rocco, Conrado, Toto eta Frank Elizalde; Floridako zaleen artean izen ezagunak horiek ere.
Astelehen, eguazten, bariku eta zapatuetan zesta-puntako bi funtzio eskaintzen ditu Fort Pierce Jai Alaik (goiz eta arratsalde), eta domeketan bakarra. Iazko denboraldian, Erik Mendizabal mutrikuarra izan zen denboraldiko txapelduna.