Herritar talde batek antolatuta,
Ibilaldi Peripatetikoa egin zuten barikuan Mundakan, eta 15 lagun inguruk parte hartu zuten. Txorrokopuntatik hasita, Mundaka zeharkatu zuten; zenbait lekutan, gainera, gunerako aproposak ziren koplak abestu zituzten.

Edorta Jimenez parte hartzaileei azalpenak ematen, Santa Katalinan. Argazkilaria: Joseba Barrenetxea
Zain Dezagun Urdaibaiko Edorta Jimenez egon zen zenbait azalpen ematen eta Ahoztar Zelaietak ere parte hartu zuen. Bide batez, Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria liburuaren nondik norakoak azaldu zituen. Udal liburutegiaren aurrean honako kopla abesteko gelditu ziren: “
Gura izan gendun Ahoztar izan danon liburutegian. Eskerrik asko agintariak hobeto eguzkibegian“.
Santa Katalinan ere geldialdia egin zuten, eta gune horretarako kopla ere prest izan zuten: “
Aurten kaiola baten barruan ote da festibaltxua? Santa Katalinan ez dago salgai ez eta paradisua”
Parte hartzaileek ibilaldiaren balorazio positiboa egin dutela diote antolatzaileek eta «gustura» ibili zirela adierazi dute. Ezer ez badute zehaztu ere, beste ibilaldi bat egiteko ideia sortu zen parte hartzaileen artean. Agian, Busturialdeko beste herriren batean egitea ere posible litzatekeela jakinarazi dute.