Ondarroako kofradian arrain salmenta egunero egitea erabaki dute
Ondarroako kofradiako arduradunek iragarri dutenez, egunero egingo da benta. Antxoa kostera luzatu aldera, benta egunak mugatuta egon dira (martitzenetik eguenera egin da benta), baina orain hartutako neurria eta gero, astelehenetik barikura salduko da...
Hori bai, asteleheneko eta barikuetako bentetan, oraingoz, ez da antxoarik salduko. «Beste espezie guztiak saldu ahal izango dira, antxoa izan ezik», nabarmendu dute kofradian.
Antxoa harrapaketei dagokienez, adostutako gutxieneko neurria ere aldatu egin dute. Orain, kiloan, ezingo dira 70 ale baino gehiago sartu (aurreko astean, kiloko 55 ale baino gehiagoko antxoa ez harrapatzea adostu zuten).
Asteon, berriz, eguraldi txarra egon da itsasoan, eta, oro har, arrain gutxi lehorreratu dute. Betandi, boba eta txitxarro ale gutxi batzuk saldu dira egunotan.