Javi Luaces Gernikako entrenatzaile izango da beste urtebetez
Jabi Luaces busturiarrak Gernikako entrenatzaile izaten jarraituko du beste urtebetez. Iazko denboraldian beragaz igo zen taldea 2.B mailara. Amaitu berri den 2015-2016 denboraldian, 2.B mailako 2. multzoko sailkapenean hamabigarren amaitu du denborald...
Halaber, Luacesen kontratu berritzeagaz batera, taldeko jokalari batzuek ere beste urtebetez klubean geratzeko akordioa lortu dute. Hain zuzen ere, jokalari hauek berritu dute kontratua beste urtebeterako: Lander Torrealdaik, Jon Carracedok, Aimar Cidek, Xabier Otiñanok, Imanol Etxabek, Ibon Entziondok eta Koldo Berasaluzek.