2.B mailara igoera atzamarrekin ukitu dute Bermeon
Zapatuan jolastu zuen Bermeo Futbol Taldeak igoera kanporaketako bueltako partida, Almeriako El Ejido (Andaluzia, Espainia) taldearen aurka. Joanekoan 3-0 galdu ostean, bost gol egin behar zituzten bermeotarrek 2.B mailara igotzeko kanporaketetan jarra...
Hala ere, Bermeoko jokalariek partidu oso ona burutu zuten, eta azken minutura arte, golaren bila ibili ziren, hiru aldiz langa joz.
Azkenean, Itxas Ganeko taldeak etxekoen aurrean partidu ona egin zuen, azken minutura arte borrokatuz eta gogoratzeko denboraldia merezitako garaipen bategaz bukatuz.