Izaro Arbe markina-xemeindarra Xistera proiektura batu da
Eskolen Sustapen Batzordeko kidea izango da. Zesta-punta hezkuntza formaleko ikastetxeetan sartu eta neskak zesta-puntara hurreratzea dira bere erronka nagusiakIzaro Arbe markina-xemeindarra Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Klubaren proiektura batu...
Eskolen Sustapen Batzordeko kidea izango da. Zesta-punta hezkuntza formaleko ikastetxeetan sartu eta neskak zesta-puntara hurreratzea dira bere erronka nagusiak
Izaro Arbe markina-xemeindarra Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Klubaren proiektura batu da. Zuzendaritzan izango du lekua, Eskolen Sustapen Batzordean, hain zuzen. Elkartearen helburu nagusienetariko bat emakumeen kirola sustatzea dela nabarmendu dute, beraz, bi erronka nagusi izango ditu Arbek: alde batetik, zesta-punta ikastetxeetan sartzea, eta bestetik, nesken topaketak antolatu, koordinatu eta neskak ere zesta-puntaren bidera batzea.Izaro Arbek oso ondo ezagutzen du zesta-punta, hamabi urtegaz hasi zen-eta jokatzen. «Orain dela hamar urte inguru, nebaren partida bat ikusten nengoen, eta aitari zestaz jokatu nahi nuela esan nion», azaldu du. Hasieratik modalitatea «oso erakargarria» iruditu zitzaion, eta beste kirol batzuetan ere aritu bazen ere, azkenean zesta-punta aukeratu zuen.
Urte askoan neska bakarra izan da Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolan, eta adinean aurrera egin ahala, gero eta gaitzago egin zaio jokatzea. Baina egoera horreri buelta ematen hasita daude. Gaur egun, Markina-Xemeinen, esate baterako, hamabost neska ari dira zesta-punta ikasten, eta Bekobenta Herri Eskolan dagoen frontoian batzen dira martitzenetan eta eguenetan entrenatzeko.
Indartzen
Xistera proiektuagaz zesta-punta indartzen hasi dela uste du Izaro Arbek. «Xistera proiektua ideala da. Orain dela urte batzuk beherakada bat egon zen zestan, baina orain, egiten ari diren ekintzekin, indarra hartzen ari da». Bere ustez, gauzarik garrantzitsuena klub guztiak elkarrekin egotea da, eta hori beste modalitateetan ere egin beharko litzateke.
Izaro Arberen laguntzagaz nesken zesta-puntak gero-eta garrantzia handiagoa hartzea nahi du Xisterak; hurrengo jaialdietan nesken arteko partidak ere egongo direla aurreratu dute.