Bermeo Uria narrazio lehiaketako sariak banatuko dituzte bihar
Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Aurtengoa hamahirugarren lehiaketa da.Herriko ikastetxe guztietako ikasleek par...
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da, 9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteek. Hala, sariak ere kategorietan banatzen dituzte; bost dira, hain zuzen ere: LH2. zikloa, LH3. zikloa, DBH. zikloa, DBH2. zikloa eta Batxilergoa. Kategoria bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta bigarren sailkatuek ere aipamena jasoko dute, bai eta saria ere. Diplomak, baina, finalista guztiek jasoko dituzte.
Biharko ekitaldian, ipuin kontalari saio bat ipuin kontalari saioa eskainiko du eskainiko du Arimaktore kultur elkarteak, bertaratutako umeek ipuinekin gozatzeko aukera eduki dezaten.