Lau urterako hitzarmena sinatu dute
Ajangizko Udalak eta LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZAk hitzarmena sinatu dute, beste lau urtean eskualdeko egunkariak Ajangizko albisteak jaso eta zabaldu ditzan, euskararen normalizazioari bultzada emanez. Helburu horretarako, Ajangizko Ud...

Ajangizko Udalak eta LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZAk hitzarmena sinatu dute, beste lau urtean eskualdeko egunkariak Ajangizko albisteak jaso eta zabaldu ditzan, euskararen normalizazioari bultzada emanez. Helburu horretarako, Ajangizko Udalak 1.300 euroko ekarpena egingo du urtean, 2019ra bitartean. 1.000 euro diru laguntza modura emango dizkio euskarazko proiektuari, eta gainerako 300 euroak harpidetza kontzeptuan.