Jazzber antolatzeko bilera egingo dute, barikuan
BERMEO // Aurten ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo duten Jazzber jaialdiaren antolakuntzan parte hartu gura duten horiek barikuan egingo den bilerara bertaratu ahalko dute. Izan ere, ohi legez, lan taldea irekia da. 17:00etan jarri dute batzarrera...
BERMEO // Aurten ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo duten Jazzber jaialdiaren antolakuntzan parte hartu gura duten horiek barikuan egingo den bilerara bertaratu ahalko dute. Izan ere, ohi legez, lan taldea irekia da. 17:00etan jarri dute batzarrerako ordua, Gizarte eta Kultura Etxean. Ekarpenetara zabalik daudela eta, Bermeoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera.