Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko filmea emago dute Astran
Gaur irekiko ditu ateak dokumentalak 1990ean Euskaldunon Egunkaria, euskarazko lehen egunkariaren sorrera jorratzen duen lehen filmea da. Erik Zapiriainek zuzendutako filmea Gernika-Lumon emango dute Astran, ekainaren 3an 18:30ean.
Filme honek Egunkariaren sorrera du protagosnista. Hainbat ikusentzunezko produkzio egin izan dira itxieran inguruan, baina hau da sorrera, mirari txiki hura, jorratzen duen lehena. Jasotzen dituen lekukotasunen artean, Koldo Eizagirre, Iñaki Uria, Jose Mari Torrealdai, Imanol Murua eta Betatriz Zabalondo bezalakoenak daude.
Zapiriainen dokumentala Docs Barcelona – International Documentary film Festival, nazioarteko jaialdi garrantitsuan parte hartzeko hautatu dute, Latitud Docs Barcelona eta Amnistia Internacional Catalunya sarietan lehiatzeko.
Proiektua proposatu ziotenean, “20 urteko gazte bati interesatuko zitzaion produktu bat nahi zutela”, adierazi zuen Zapirianek Berria egunkarirako egindako elkarrizketa batean. “Elkarrizketak egiten nituen bitartean jabetu nintzen gazteei zer arrotza egingo zaien ikustea egunkari bat orduan nolakoa zen. Gazteei erakutsiko diegu garai hartan ez zegoela Internetik, ez argazki digitalik…”