Bi urteren ostean bueltan dira, eta hirukote gisa igoko dira taula gainera. Sarkor talde gernikarrak zuzenekoetara buelta egingo du; disko berriarekin, gainera.
Jon Rementeriak Remen takdea utzi ostean, berregituratu eta aurrera egitea erabaki zuen taldeak. «Remenen lekua betetzeko taldera kanpoko norbait gehitzea pentsatu genuen hasieran. Beldur ginen, laukote izatetik hirukote izatera pasatzean zerbait faltan sumatu genezakeelako. Baina hausnartu ostean pentsatu genuen, agian, gure kuadrilla izaerari eustea nahiago genukeela. Beraz, hori lehenetsi genuen. Zabala prest agertu zen gitarra batekin egiteko eta hasierako beldur hori kendu genuen abesti berriak konposatzen hasi ginenean».
Argazkilaria: Oier Elorriaga
Gentza Madariaga (ahotsa eta baxua), Jon Mikel Zabala (gitarra) eta Asier Musatadi (bateria) dira orain Sarkor. Eta izen hori jarri diote, hain zuzen, disko berriari. «Izenburua pentsatzen ginela ohartu ginen Sarkorrek berak izan behar duela orain garrantzia, talde modura aurrera egin dugula», diote.
Berezko estiloa
Hamar kanta bildu diztuzte azken lan luzean. Diotenez, letretan aldaketa sakonik ez dakarte, baina bai kontzeptu aldaketa. «Koruak azaleratu ditugu, soinu amerikanoagoa dakargu orangoan, guk entzuten dugun punk-rock horren estilokoa. Egia esateko, oraingoan nahiko hurbildu gara nahi izan dugun horretara», azaldu dute taldekideek.
Aurreko lanetako abestiak gordinagoak zirela diote; «oraingo lanak, orokorrean, koherentzia gehiago du, koruak atera egin ditugu eta garrantzia hartu dute… Gure gustuko kantak egin ditugu, eta uste dugu disko hau dela gure estilora gehien hurbiltzen dena da. Jon Urriolabeitiarekin grabatu dugu oraingoan eta askatasun gehiago izan dugu esperimentzatzeko».
Abestien mezuek zuzenak izaten jarraitzen dute. «Kritika sozial eta politikoarekin jarraitzen dugu» –diote–, «letrak zuzenak dira, berezkoa dugun forman idatziak daude. Gauzak ulerzteko modu diferente bat dakargu, beraz, letra denek Sarkorren identitatea dakarrela esan genezake».
Letra eta mezu zuzenek, baina, melodiekin uzartu ditu hirukoteak. «Euska Herriko taldeek egiten duten musikaren artean guk dakargun estiloa faltan botatzen dugu», aipatu dute.
Lan berriarekin, berrituta eta gogotsu dator Sarkor. Barikuan aurkeztuko dute Sarkor, eta nahi duten modura egingo dutela azaldu dute: etxean, Iparragirren eta Rock n’ Rallyan.
Taldearen azken lanak biltze dituen abestiak zuzenean entzuteko aukera izango dute zaleek; baita diskoa erosteko ere. Kontzertuetan ipiniko dute salgai; Gernika-Lumoko Ospa tabernan; Elkar dendetan eta Internet bidez, sarkor. net webgunean.
Barikuko kontzerturako deialdia egiteaz gain, diskoa erostera ere animatu gura dituzte herritarrak: «Zergatik? Sarkor garelako».