Udalbatzak onartutako hitzarmen horri esker,
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren paperezko edizioak zein edizio jarraituak –Interneten– Busturialdeko eta Ajangizko albisteak jaso eta zabaltzeko, euskararen normalizazioari bultzada emanez, era berean.
Helburu horretara, Ajangizko Udalak
1.300 euroko ekarpena egingo du urtean, 2019 bitartean. 1.000 euro diru laguntza modura emango dizkio euskarazko proiektuari, eta gainerako 300 euroak harpidetza kontzeptuan. Alegia, Ajangizko Udalak bost harpidetza egin, eta egunkari horiek leku publikoetan utziko ditu, herritarren eskura.
Ezkerretik eskumara, Oihana Cabello Hitzako zuzendariordea, Ama Lur Bedialauneta HITZAren kudeatzailea eta Mikel Ander Zubizarreta Ajangizko alkatea.