Faktura elektronikoari buruzko ikastaroa emango du Lanbidek
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimeneko Zentroak faktura elektronikoa erabiltzen duten enpresentzako doako ikastaroa eskainiko du bihar. Legedia eta baldintza formalak, lege indarra duen komunikazio ziurtatua edota sinadura digitalaren erabilpena landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa bihar, ekainaren 1ean egingo dute, KZgunean, 14:00etan hasi eta 16:00etara arte.