Euskaltzaindiaren osoko bilkura, Kultur Etxean
Ignazio Omaetxebarria gernikarraren Euskara barrutik. Estudios de linguistica vasca ikerketa liburua aurkeztu zuen barikuan, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak. Aurkezpena zela eta, Euskaltzaindiakoek osoko bilkura ere egin zuten hiribilduko...
Ignazio Omaetxebarria gernikarraren Euskara barrutik. Estudios de linguistica vasca ikerketa liburua aurkeztu zuen barikuan, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak. Aurkezpena zela eta, Euskaltzaindiakoek osoko bilkura ere egin zuten hiribilduko Kultur Etxean. Omaetxebarria (1909-1995) frantziskotarra, idazlea eta euskaltzain laguntzailea izan zen, eta aditz-jokoen eta deklinabidearen paradigmak lantzeaz gain, euskal toponimia eta antroponimia ere ikertu zituen.