Tabakorik Gabeko Eguna da gaur, eta urtero legez, Minbiziaren Aurkako Bermeoko taldea kalera atera da. Hain zuzen ere, informazio mahai bat jarri dute eguerdian, Lameran.
Informazio mahaia, Lameran
Bermeoko bizilagunek erretzeko ohitura uztea bultzatu gura dute. Modu horretan, tabakoa uzteko aukerei buruzko informazioa banatzen ibili dira.