Bermeok 3. mailan jarraituko du 2016-2017 denboraldian
Bermeo Futbol Taldeak 3. mailan jarraituko du hurrengo denboraldian. Zapatuan 2.B mailara igotzeko kanporaketaren bueltako partida 3-2 irabaztea ez zen nahikoa izan, igoera kanporaketaren lehen txanpa gainditzeko.Izan ere, joaneko partidan 3-0 nagusitu...
Izan ere, joaneko partidan 3-0 nagusitu zen El Ejido Almeriako (Andaluzia, Espainia) taldea.
Hala ere, lan bikaina eginez eta azken momentura arte borrokatuz agurtu du denboraldia talde bermeotarrak.
Norgehiagokaren bi zatiak guztiz desberdinak izan ziren. Lehen zatian gol aukera asko izan zituen etxeko taldeak, baina ezin izan zuen aurkariaren aterik zulatu. Aukerak aukera, El Ejidok hartu zuen aurrea markagailuan, eta 0-1eko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Kanporaketa gainditzea oso gaitza zela bazekiten, bost gol egin behar zituztelako igoera kanporaketa jokatzen segitzeko. ala ere, Bermeoko jokalariek partidaz gozatu, eta etxeko zaleen aurrean lan txukuna eginez agurtu gura zuten aurtengo denboraldia. Horrela, Josuek banako berdinketaren gola egitea lortu zuen.
Baina pozak ez zuen askorik iraun; handik gutxira, Segurak El Ejidoren bigarrena sartu baitzuen. Talde almeriarra ordura arte hirutan heldu zen Bermeoaren eremura, eta hirutik bitan gola sartu zuen. Itxas Ganeko taldea, baina, ez zegoen amore emateko prest, eta azken minutura arte garaipenaren bila aritu zen. Golaren bila jokatu arren, ez zuen El Ejidoren atean asmatzea lortzen.
81. minutuan, Egañak penaltiz sartu zuen binako berdinketaren gola. Eta partidaren azken minutuetan, Santamariak sartu zuen Bermeoren hirugarrena.