Gernika Bizkaiako jokalari izaten
jarraituko dute beste urte betez.
Garcia harrobiko jokalaria da, eta azken bi denboraldietan lortutako esperientziagaz kantxan konfiantza irabazten joan da. Partidako hemezortzi minutu jokatu ditu batez beste, eta lastertasuna eta defentsako lana dira bere dohain nagusiak.
Izaskun Garcia jokalaria. Argazkia: Gernika KESB.
Aurreko denboraldia ondo hasi arren, bi hilabetetan jokatu barik egon zen lesio baten ondorioz. Hala ere, lan bikaina egin zuen, eta horren erakusle dira bere denboraldiko zenbakiak: Batez beste 2,9 puntu partidako, 1,7 azken pase, hiruko jaurtiketetan %25, biko jaurtiketetan %37 eta jaurtiketa libreetan %47.
Bestalde,
Lazaro pibot bizkaitarrak bosgarren denboraldia beteko du klub gernikarrean. Aurten pibot bat gutxiago edukiko du taldeak, eta beraz, Lazarok protagonismo gehiago izango du kantxan. Eta beraz, bere teknika bikainagaz minutu gehiagoz gozatzeko aukera izango dute zaleek.
Yaiza Lazaro jokalaria.
Argazkia: Gernika KESB.
Euskadiko selekzioagaz
Asteburu honetan, Garciak eta Lazarok (Naiara Diezegaz batera) Euskadiko selekzioagaz nazioarteko txapelketa jokatuko dute Durangon eta Zornotzan. Gainera, Vicky Llorente Gernika Bizkaiako jokalari argentinarrak ere parte hartuko du bere selekzioagaz.
Ekainaren 3an hasi (barikua) eta 5an (domeka) amaituko dute lehia.