Autos Nervion taldeko txirrindularia izan zen lehena atzo Altamira auzoko helmugan. Bi ordu, hamalau minutu eta 30 segundoan burutu zuen 83 kilometroko ibilbidea.
Beste Alde taldeko Gontzal Garcia sailkatu zen bigarren, eta Jon Polledo Vicinay Cadenas taldeko txirrindulariak osatu zuen podiuma. Biek ala biek irabazlearen denbora bera egin zuten. Izan ere, zortzi txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen.
Bestalde, Lehenengo urteko txapelduna Polledo izan zen. Halaber, Fernando Bocigas Artepref Aranda de Dueroko (Burgos, Espainia) taldeko txirrindulariak eskuratu zuen Mendiko Saria.
Izan ere, orain arte Bizkaiko taldeek bakarrik parte hartu ahal izan dute, baina, aurten kanpoko taldeek ere lasterketa lehiatzeko aukera eduki dute, nahiz eta Bizkaiko txapelketa bertoko taldeek baino ez duten lehiatu.
Argazkia: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea.